teknologia berriak, Kirol berriak?

Aurreko sarrera batean Maria Palacios-ek teknologia berriek ez ote duten jarduera fisiko “erreala” ordezkatuko galdera mahi gainean jartzen zuen. Ez da ez galdera makala!!

Lehenik eta behin errealtzat zer jotzen dugun galdetzea ez legoke gaizki baina, akaso, behar bezala erantzuteak luzeegi joko luke eta filosofikoegia litzateke lerro labur hauetan erantzuteko. Nolanahi ere, neronek ere nire buruari egiten diodan galdera da eta esan beharra daukat ez dudala uste erantzun bateratua dagonekin. Ez dut uste, besteak beste, kaloria kopuruan dagoenik erantzuna, ezta erakundetze mailan, ezta norbanakoaren motibaziotan. Nonbait egotekotan, arrazoi guzti horien eta beste askoren arteko oreka batetan aurkituko da.

Kontua da teknologia berriek erro-errotik ukitzen dutela gure gizartea bere osotasunean eta, inolako ezbairik gabe, kirol eta jarduera fisikoaren eremua baita ere, gure ohitura guziak (ber)aldatuz.

Zentzu honetan ez da harritzekoa gure saloia teknologia berriak medio gimnasio batean bihurtuko deneko garai batetan pentsatzea. Baina ez ote da ba garai hori jadanik hemen izango?

Publicado por KirolbegiBlog el 14 de Abril de 2008


Trackbacks

Usa el siguiente link para crear un trackback desde tu propio sitio:
http://blog.kirolbegi.net/trackbacks?article_id=43