pandemia: jarduera fisiko eza

“La inactividad física causa tantas muertes como el tabaco”. Izenburu honekin 2012ko uztailaren 19an El Pais egunkariak jarduera fisiko ezak eragiten dituen kalteak azaltzen dituen artikulua publikatu zuen, bertan “The Lancet” egunkariak buruturiko txosten bati erreferentzia egiten zitzaiolarik.

Txosten horrek, jarduera fisiko ezak, munduan 5,3 milioi hildako eragiten dituela eta beraz, arazoa pandemiatzat tratatu beharko litzatekeela adierazten du. Hau horrela izanik, sedentarismo edota jarduera fisiko eza, tabakismoarekin konparatu dute.

Izan ere, aurretik aipaturiko datuari helduaz, jarduera fisiko ezak munduan 5,3 milioi heriotz uzten baditu, tabakismoa 5.1 milioi pertsona hiltzera iristen da. Datuek, sedentarismoagatik tabakismoagatik baino hildako kopurua handiagoa dela adierazten duten arren, erretzea jarduera fisikoa ez egitea baino kaltegarriagoa dela esan liteke, izan ere, gizartean erretzaileek duten pixua, jarduera fisikoa egiten ez dutenen portzentaia baino baxuagoa baita (%26ean erretzaile eta %30,1 jarduera fisikoa burutzen ez dutenak).

Hala ere, jarduera fisiko ezak heriotza eragiten duenik ezin daitekeenez ziurtatu, ikerketa honetan, jarduera fisikoa ez egiteagatik okerrera jotzen duten gaixotasunek eragindako heriotzak hartu dira kontutan. Gaixotasun koronarioak, hipertentsioa, sindrome metabolikoa, 2 motako diabetesa, bihotzekoak, depresioa, erorketak eta bularreko eta koloneko minbizia bezalako eritasunen ondorioz zendu diren pertsona kopurua izan da kontuak hartu dutena.
“Gurasoek, beren seme-alabei matematika ikasgaiari ordubete kenduz gero, etorkizunean gaitasun gutxiago izango dutela pentsatzen dute, ez ordea heziketa fisikoko klaseekin, orduan ez dira kexatzen” gaineratu zuen Felipe Casanueva-k, “Centro de Investiación Biomédica en Red de la Fisiologia de la Obesidad y la Nutrición (Ciberobn)”eko zuzendariak. Honez gain, gizartea jarduera fisikoa egitera bultzatzeko gakoa eskoletan dagoela azpimarratzen du.

Publicado por KirolbegiBlog el 26 de Noviembre de 2012


Trackbacks

Usa el siguiente link para crear un trackback desde tu propio sitio:
http://blog.kirolbegi.net/trackbacks?article_id=148