mens sana in corpore sano?

Asteazkenean (2008-11-26), Berria egunkariko Matraka astekaria irakurtzen ari nintzela, hara non “Unibertsitatea eta kirola; bateragarriak?” lelopeko artikulua aurkitu nuen.

Bertan, Itziar Hoyos-ek eginiko doktore-tesiaren berri ematen da, ondorio nagusitzat ikerketan parte hartu dutenen ia erdiak sedentarioak direla azpimarraturik, unibertsitate ikasketeei ekiteak bizitza ohituretan duen eragina du hizpide artikuluak. Planteamendu hau medio, aldaketaren, nola jarraipenaren, adibide batzuk ematen dira, beti ere kirolaren garrantzia azpimarratuaz.

Artikuluan, gainera, egun unibertsitate ikasleak diren 18-22 urte bitarteko gazteen kirola egiteko ala ez egiteko gogoetak aurkezten dira, esate baterako: “Denbora faltagatik eman nuen izena gimnasioan. Hara nahi dudanean joan naiteke”, “kirola talde batean egiten ez baduzu ere, zerbait egin behar duzu zeure kabuz”, “Bilbon, taldeko beste kide batekin, entrenatzaileak esandakoa egiten dut”, etb. Baina ba ote dago diskurtso hauek zeharkatzen dituen arrazoi amankomunik?

Egon badago, flexibilitatea. Ikusi bezala kasu guztietan ohitura zaharrak eta berriak uztartzeko, ohiturak zaharberritzeko, alegia, estrategia ezberdinak daude, baina guztiek ere, flexibilitatea dute oinarri. Dela gimnasiora joateko ordutegi askatasuna, dela distantzian entrenatzaileak esandakoa egitea, dela, orohar, unibertsitate ordutegi zurrunak usten duen zirrikituetan bada ere, kirol apur bat bada ere egitea.

Baina, eta hau da galdera nagusia, nola mens sana in corpore sano filosofia eguneratua oinarri duen ohitura flexibleak garatzen erakutsi??

Publicado por KirolbegiBlog el 2 de Diciembre de 2008


Trackbacks

Usa el siguiente link para crear un trackback desde tu propio sitio:
http://blog.kirolbegi.net/trackbacks?article_id=73