kirol Hiria. Kirol jarduerarako espazio eta lekuen arteko gatazkarako gonbitea

Kirol jarduera, jakina den moduan, denbora-espazio parametrotan ematen da. Hau diot gaurkoan espazioaren garrantziaz eta konkretuki hirien egituraren eraginaz, hirigintzaz alegia, mintzatu nahi dudalako.

Kontua da, hiri-herri bakoitzak bere hirigintza planetan kirolari ematen dion lekuaren arabera kirol jarduera ahalbidetzeaz gain, kirol jarduera ere sustatzen duela eskaintzen dituen espazioen arabera bere hiritarrei kirol jardueraren bat edo beste egiteko gonbite inplizitua, nahiz esplizitua askotan, luzatuaz.

Halaber, plangintza hauetan ere gertatu ohi da espazioak leku egin nahi izaten direla eta lortu ere egiten dela askotan, baino badira ere lekuak espazio bilakatzen direneko kasuak ere, hau da, zentzuz husten diren lekuak ere; baino baita ere, zentzu bat emanda ere, hiritarrek beste zentzu bat ematen dioten espazioak ere. Plangintzaren eta praxiaren gatazka honetatik eratortzen dira “egiazko” jarduerak, egiazko, egiten diren jarduerak diren heinean.

Lehia honetan dabiltza, besteak beste, skate-a bezalako kirol jarduerak zeinak, hiria medio eta bizibide izaki, hirigintza planek eskaintzen dizkieten espazio konkretuetatik haratago joateko grina duten. Gakoa, edo eta gatazkaren soluzio egokia, hiria bizitzen dugunen artean komunikazioan eta errespetuan oinarrituriko bizikidetasunetik eratorriko da, inolaz ere jarduerak fisikoak delituzko jotzetik. Jakina baita, plangintzak plangintza, espazioak espazioa eta lekuak leku, kirol jarduerek, erakundetuegiak ez daudenak bereziki, beren hirietan espazio propioak bilatuko dituztela beren kirol jarduerarako leku bilakatzeko. Hel diezaiogun beraz, gatazkari modu ahalik eta sortzaileenetik.

Publicado por KirolbegiBlog el 24 de Abril de 2008


Trackbacks

Usa el siguiente link para crear un trackback desde tu propio sitio:
http://blog.kirolbegi.net/trackbacks?article_id=48