Kirol arloko interesa vs kazetaritza arloko interesa

GEMMA MENGUAL-ek (Curriculum-a: 2009. Erromako Munduko Txapelketan urrezko domina “combo” modalitatean, zilarrezkoak “solo”, “duo” eta ” taldekako” modalitateetan; 2008, Pekineko Joko Olinpikoetan, zilarrezko domina “duo” eta taldekako modalitatean; Eindhoven-eko Europako Txapelketan urrezko domina “dúo técnico”,” combo equipo” eta “equipos técnico” modalitateetan,… eta abar, eta abar, eta abar… Bi urte besterik ez ditut hartu, jendea aspertu ez dadin) lehiketa utzi du.

Aurreko egun batean, egunero ikusi ohi dugun telebista kate horietako bateko kirol saioa, ondorengo moduan garatu zen:

  • Zurutuzak berritu egin du Errealarekin zuen kontratua. Jokalaria, sudurra babesten dion maskara batekin entrenatzen ari denaren irudiak erakutsi dizkigute.
  • Athletic-ek Moskun Europa League txapelketa jokatuko du Locomotiv-en aurka. Berriak, Moskun egiten duen hotza eta jokalari eta teknikoek denbora zertan igaro dutenaren inguruan oinarritzen da.
  • Osasunaren entrenamendua.
  • Osasuna taldeko urrezko oroigarria jaso du López Vallejo atezain ohiak.
  • Barça-Bayer Leverkusen Txapeldunen Ligako partidaren laburpena.
  • Arratsaldean jokatuko den Inter-Arsenal partidaren aurretiko gertakariak eta zein katek emitituko duen.
  • Lagun Aro GBC taldea Bartzelonaruntz abitatzen da, Errege Kopako partida jokatzera. Jokalariak autobusera nola igotzen diren ikusten da.
  • Ampo Ordiziak, Rugby-ko Errege Kopako finalerdietako kanporaketa irabazi du Gernikaren aurka.
  • Eta azkenik, 45 segundutan, GEMMA MENGUAL-ek kirola utzi duela.

Kirol arloko interesa eta kazetaritzaren interesa baliokideak izango balira, berrien antolaketa ez litzateke sekula horrelakoa izango. Bakoitzak bere ondorioak atera ditzala.

Publicado por KirolbegiBlog el 24 de Febrero de 2012


Trackbacks

Usa el siguiente link para crear un trackback desde tu propio sitio:
http://blog.kirolbegi.net/trackbacks?article_id=125