jolastoki irekiak ekimena

Behin eta berriro kirol jarduera sustatzeko ekimen eraginkorrak abian jartzea ezinbestekoak direla ari garen garai hauetan, txalotzekoak dira Donostiako Kirol Patronatuak, Auzoak eta Herritarren Partaidetzako Bulegoak eta Hezkuntza Atalak orain dela urte batzuk abian jarritako ekimena.

Lehen hezkuntzako sei ikastetxe publikotako patioak zabalik egongo dira larunbata, igande eta jaiegunetan ikasturtean zehar, eta egunero uda osoan zehar. Modu honetan, hiriko auzo guztietan aire zabaleko kirola egiteko aukera bermatu nahi da, auzoko kiroldegi, kirol-kantxa eta pilotalekuekin batera hainbat kirol alternatiba eskaintzen dituen kirolaren hiriko mapa osatu nahi delarik.

Inolako ezbairikik gabe honelako ekimenek kirol jarduerarako azpiegitura osatzen dute, bereziki, haur eta nerabeak direlarik onuradun argienak, hauek baitira, askotan, aipaturiko bestelako azpiegituretaz baliatzeko zailtasun gehien dituztenak. Modu honetan, kirolak espazio bat gehiago bereganatzen du gure gazte eta nerabeek beren kirolerako grina asetu dezaten etorkizunerako kirol ohitura osasungarri batzuk bereganatuaz. Honelalako jardunbide egokiak txalogarriak bezain esportagarriak dira gipuzkoako bestelako udalerrietara.

Publicado por KirolbegiBlog el 23 de Marzo de 2009


Trackbacks

Usa el siguiente link para crear un trackback desde tu propio sitio:
http://blog.kirolbegi.net/trackbacks?article_id=81