hitzak zain ditzagun, kirola egin dezagun

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak “Kirolean berdintasunerako komunikazio gida” argitaratu berri du. Bertan, behin hizkuntzak gure gizartean eredu sexistak birproduzitzerako orduan duen garrantzia azpimarratuta, honi aurre egiteko gomendio sorta bat eskaintzen da.

Egileek dioten moduan, ekimen hau oso garrantzitsua da “Kirola, jarrera, balio eta portaera maskulino eta femeninoak argi eta garbi ezberdinduta eta ezarrita dituen sozializazio eremua” delako, eta “honenbestez, komunikazioa tresna eraginkorra da aldez aurretik ezarritako estereotipoak apurtzeko eta emakume eta gizonen berdintasunean oinarritutako kirol arloa eratzeko.

 Ildo honi jarraiki, kirol ezberdinetan “Parte-hartzen duten emakumeak bistaratzeak ereduak sortzen laguntzen du (kirolari zein teknikari edo kudeatzaile) eta parte-hartzen ez dutenei bertaratzeko gonbidapena luzatzen die. Halaber, emakumeek eremu honetan duten inplikazioa eta kirol arloan emakume zein gizonek parte-hartzeko garrantzia goraipatzeko modua da.

 Aprobetxa dezagun, beraz, kirolak eskaintzen digun emakume eta gizonen berdintasunean oinarritutako gizartea eratzeko aukera ezin hobe hau.

Publicado por KirolbegiBlog el 26 de Marzo de 2008


Trackbacks

Usa el siguiente link para crear un trackback desde tu propio sitio:
http://blog.kirolbegi.net/trackbacks?article_id=33