futbol, futbol, futbol!!!!!

Ikasturte berriarekin, eta urtero ohikoa den modura, liga ezberdinak hasten dira baina, guztien gainetik, futbol liga hasten da. Akaso norbait oharkabean harrapatu al du gertaera honek?? Geurean gertaera hau lehenengo mailako ligaren itzalean gertatuko da hirugarren urtez jarraian ze, gipuzkoako talde nagusiak eta, tradizioz lehen mailan urte gehien ibilitako taldea, Erreala alegia, bigarren mailan baitabiltza.

Nolanahi ere, eta gertaera hau aitzaki modura hartuta, kirol espektakuluek, eta gurean bereziki futbolak, duten erakarpen indarraz hitz egin nahi nuke hemen. Horretarako, gainera, lagun batek gomendaturiko liburu bat hartuko dut lagun. Liburuak “Elogio de la Belleza Atlética”* du izenburu eta kirol espektakuluek duten erakarpen indarra dauka aztergai Hans Ulrich Gumbrecht egileak.

Ohikoa da kirol espektakuluak, eta nion moduan futbolaren kasuan bereziki, bi estremoetatik bizitzea. Batetik fanatismo itxura hartzen duten jarraitzaile sutsuen ikuspuntutik ala eszeptizismo nola desinteresetik bizitzen dutenen ikuspuntutik. Ikusmolde hauek biak, gainera, hala nolako eragina dute ere kirol fenomenoa aztergai duten, eta izan duten, ikerlarien artean ze, aipaturiko liburuaren egileak dion moduan, ohikoena izan ohi da hainbeste pertsona erakartzen dituen fenomeno sozial bat alboratua ustea edo eta kasurik onenean, masak kontrolatzeko opio modura ulertua izatea perspektiba ezkertiar bezain ez-zientifikoetatik. Kontua da, gizarte ikerlari bezala sekulako ikerketa objektu behar luketela izan, nion moduan, horren beste pertsona erakartzen dituzten kirol espektakuluek.

Honela bada, kurtso berriarekin batera, kirol espektakuluen zale nola ez horren zale zareten guztiei, kirol fenomeno horiek duten eragin soziala perspektiba kritiko batetik aztertzera gonbidatzen zaituztet, soslai zale nola sasi-kritikotatik aldenduz. Akaso gure gizartea ulertzeko eskenatoki ezin hobea oharkabean pasatzen ari baitzaigu gure begien aurretik. Beraz, gozatu kirol espektakuluez eta hauek ematen diguten ariketa kritikoa egiteko aukeraz. On egin!!

*Gumbrecht, Hans Ulrich. 2006. Elogio de la belleza atlética. Buenos Aires: Katz.

Publicado por KirolbegiBlog el 4 de Septiembre de 2009


Trackbacks

Usa el siguiente link para crear un trackback desde tu propio sitio:
http://blog.kirolbegi.net/trackbacks?article_id=93