emakumea eta kirola

Berria aldizkarian kirola eta emakumearen inguruko albistea irakurri ondoren bertako hainbat puntu guztiok irakurtzea eta erreflexioarako bihurtzea nahiko nuke. Plazandreok plataformako kidearen ustetan, emakumeak mugitzen gara. Hainbatetan autobusa hartzeko, korrika ibili beharra daukagulako. Malabarismoak egiten dituzte emakumeek umeak eskolatik jaso, etxea txukun izan, soldatapeko lanean aritu, bazkaria prestatu eta ekintzaile politikoak izateko. Ekilibristak gara.

Hezkuntza fisikoa gorputz heziketara zuzendua egon behar litzateke, modu horretan, inposatzen zaigun gorpuztasunetik aparte, beste gorpuztasunei berezkoa duten balioa ematen ikasiko genuke. Gure gorputza ezinbestekoa da, gure hezkuntzarako, gure ekintzetarako, geure burua pentsatzen dugun eta gure ahalmenak pentsatzen ditugun modurako. Edozein ekintza gorpuzten delako, edozein ahalmen gorputzen delako.

Orain gure txanda da. Kirola, araututako ekintza izatetik aparte, duen indar sinbolikoa eta fisikoa aldarrikatu nahi dugu, eta jendartearen botere egiturak eraldatzeko tresna moduraa aurkeztu. Helburu horiekin, hezkuntza fisiko eta gorputz hezkuntzaren esanahiak, balioak eta erabilgarritasuna aldatu behar ditugu, feministok nahi dugun jendartea eraikitzeko baliagarriak izan daitezen. Orain arte kirolaren subjektu ez ziren pertsonengana iristeak pertsona berriekin harremana izatea dakar, haiek ezagutzea, haien ahalmen eta ekintzak ikustea. Hala, emakumeen kasua, arrazakeriaren kasua, etorkinen kasua, eraldatu nahi dugu ekintza fisikoak eta gorputz ekintzak baliatuz.

Informazio gehiago nahi izanez gero.

Publicado por KirolbegiBlog el 17 de Abril de 2008


Trackbacks

Usa el siguiente link para crear un trackback desde tu propio sitio:
http://blog.kirolbegi.net/trackbacks?article_id=45