EAE-ko biztanleriaren %54-ak kirol jardueraren bat praktikatu zuen azken hilabetean

Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri duen kirol ohituren ikerketaren inguruko datua da hau (Gehiago
)..

Beste datuen artean, arreta deitzen du kirol jarduera praktikatuenen ordenak, gimnasia aurrena (kirolarien %19-arekin), ibiltzea bigarren (kirolarien %15-arekin), futbola hirugarren (kirolarien %11-arekin) eta igeriketa laugarren (kirolarien %10-arekin). Bestalde, azken hilabetean kirol jarduerarik egin ez dutenek denbora falta argudiatzen dute, eta gainera, %46-ak ez du kirolik praktikatzen hasteko inolako interesik.

Ikerketa honen argitalpenaren harira, blog honen irakurleari txostena irakurtzeko gonbitea luzatu nahiko genioke, batetik, eta kirol ohituren inguruan egiten diren ikerketen metodologien bateragarritasunaren, ala ezaren, inguruko gogoeta bat egiteko gonbitea ere luzatu nahiko genioke, bestetik, zeren, estatistikek errealitate ezberdinik erakutsi badezakete ere, errealitatea, bakarra da. On egin!

Publicado por KirolbegiBlog el 5 de Febrero de 2009


Trackbacks

Usa el siguiente link para crear un trackback desde tu propio sitio:
http://blog.kirolbegi.net/trackbacks?article_id=77