KirolBegi Kirolaren Eurosareko bazkide berria / Adhesión de KirolBegi a la Eurored del Deporte

KIROLBEGI (Gipuzkoako Kirol-behatokia) Kirolaren Eurosarera erantsi berri da. Azken hau, taldeak berak ondorengo moduan definitzen du, “Lan talde iraunkorra da. Talde horretako partaide frantziar, espainiar eta portugaldar estatuetako eskualde mugakideetako antolakunde eta erakundeak dira, kirol arloan elkarrekin lan egiteko helburuarekin”.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Kirolaren Eurosarean sartu zaitezke.


KIROLBEGI (observatorio del deporte de Gipuzkoa) se ha unido a la Eurored del Deporte. La propia Eurored del Deporte se define como “un grupo de trabajo permanente formado por diferentes organizaciones y entidades para el desarrollo de la cooperación en materia de deporte entre las regiones transfronterizas de los estados francés, español y portugués”.

Para más información consultar la página de la Eurored del Deporte.

Publicado por KirolbegiBlog el 19 de Marzo de 2012


Kirol arloko interesa vs kazetaritza arloko interesa

GEMMA MENGUAL-ek (Curriculum-a: 2009. Erromako Munduko Txapelketan urrezko domina “combo” modalitatean, zilarrezkoak “solo”, “duo” eta ” taldekako” modalitateetan; 2008, Pekineko Joko Olinpikoetan, zilarrezko domina “duo” eta taldekako modalitatean; Eindhoven-eko Europako Txapelketan urrezko domina “dúo técnico”,” combo equipo” eta “equipos técnico” modalitateetan,… eta abar, eta abar, eta abar… Bi urte besterik ez ditut hartu, jendea aspertu ez dadin) lehiketa utzi du.

Aurreko egun batean, egunero ikusi ohi dugun telebista kate horietako bateko kirol saioa, ondorengo moduan garatu zen:

  • Zurutuzak berritu egin du Errealarekin zuen kontratua. Jokalaria, sudurra babesten dion maskara batekin entrenatzen ari denaren irudiak erakutsi dizkigute.
  • Athletic-ek Moskun Europa League txapelketa jokatuko du Locomotiv-en aurka. Berriak, Moskun egiten duen hotza eta jokalari eta teknikoek denbora zertan igaro dutenaren inguruan oinarritzen da.
  • Osasunaren entrenamendua.
  • Osasuna taldeko urrezko oroigarria jaso du López Vallejo atezain ohiak.
  • Barça-Bayer Leverkusen Txapeldunen Ligako partidaren laburpena.
  • Arratsaldean jokatuko den Inter-Arsenal partidaren aurretiko gertakariak eta zein katek emitituko duen.
  • Lagun Aro GBC taldea Bartzelonaruntz abitatzen da, Errege Kopako partida jokatzera. Jokalariak autobusera nola igotzen diren ikusten da.
  • Ampo Ordiziak, Rugby-ko Errege Kopako finalerdietako kanporaketa irabazi du Gernikaren aurka.
  • Eta azkenik, 45 segundutan, GEMMA MENGUAL-ek kirola utzi duela.

Kirol arloko interesa eta kazetaritzaren interesa baliokideak izango balira, berrien antolaketa ez litzateke sekula horrelakoa izango. Bakoitzak bere ondorioak atera ditzala.

Publicado por KirolbegiBlog el 24 de Febrero de 2012