bizi d´elikatuz… eta mugituz!!!

Izenburu honekin kaleratu berri du D´elikatuz Elikadura eta Gastronomia zentruak, gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, haur eta gazteen artean jarduera fisikoaren eta elikaduraren bidez osasuna sustatzeko gida praktikoa
Gehiago

Bertan, elikadura egokiaren eta ariketa fisikoa maiztasunez egitearen garrantzia azpimarratzearekin batera, haur eta gazteen artean bizi-estilo osasungarriagoak finkatze aldera gomendio ezberdinak ematen dira modu argi eta didaktikoan.

Besteak beste, aktiboa izateko dekalogo bat planteatzen zaie haur eta gazteei ondorengo printzipioekin:
1. Aktibo izan, mugi zaitez
2. Egizu kirola, gozatu
3. Osatu zure heziketa jolastuz
4. Jolastu zure lagunekin, ez haien aurka
5. Parte hartu eta ez egin bazterkeriarik
6. Entzun zure gorputzari, nahikoa atseden hartu
7. Kirola osasuna da
8. Garatu zure burua akidurarik gabe
9. Zure neurrira egokitzen den kirola hautatu
10. Garrantzitsuena parte hartzea da

Halaber, oinarrizko asteko plan eredugarri bat aurkezten da gidan zehar ematen diren gomendioak zein modutan gauzatu daitezken modu bideragarri batean ikuste aldera.

Honela bada, baliabide bat gehiago dugu eskuragarri gure haur eta gazteek bizi-estilo osasuntsu bat bereganatu dezaten.

Publicado por KirolbegiBlog el 27 de Abril de 2009


Trackbacks

Usa el siguiente link para crear un trackback desde tu propio sitio:
http://blog.kirolbegi.net/trackbacks?article_id=84