beste eliteak

Igande honetako (2009-04-12) “Berria”-ren eranskinean “Beste eliteak” izenburupean, elitekoak ere diren “beste” kirolari horien, gipuzkoarrak gehienak, historiak kontatzen zizkiguten, eliteko kirolariei suposatzen dizkiegun diru, fama eta jendearen miresmenetik urrun.

Besteak beste, medioen arreta falta, babes ekonomiko falta etab. bezalako gabeziak aipatzen dituzte beren kirolari egunerokotasunen. Horren erakusle dira, besteak beste, Patxi Marta Wushu maisua (“Gasteizen egin genuen duela bi urte Munduko Tai Txi txapelketa, eta nekez lortu genituen babesleak”), Maite Azkoaga Reala belar hockey taldeko kapitaina (“hogeita lau ordu egin genituen autobusean 70 minutu jokatzeko”), Yoana Martinez badminton jokalaria (“argi nuen Madrilera etorri beharko nuela jokatzen jarraitzeko”) eta Leire Otaegi Curling jokalaria (“Larunbata eta igande eguerdietan soilik entrena gaitezke. Eta Hockey partida badago, hori ere ez”).

Guztiek amankomunean dute beren kirolarekiko maitasuna, beren bizitzak kirol horri baldintzatzeko indarra ematen diena, kilometroen, asteburuen, diru kastuen eta bestelako zama guztien gainetik.

Kirolari hauek, eliteko kirolariak bezain bestean, eliteko pertsonak ere direlako susmoa hartzen zaie. Zeuen egunerokotasunean jasotzen ez dituzuen babes eta animo guzti horiengatik, blog honetako txoko txiki honetatik gure animorik beroena.

Publicado por KirolbegiBlog el 14 de Abril de 2009


Trackbacks

Usa el siguiente link para crear un trackback desde tu propio sitio:
http://blog.kirolbegi.net/trackbacks?article_id=83